Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

2012/09/26

Munduko Txapelketan Euskal Herririk ez (eus)

         @english



"Sickline" Munduko Kayak Extremo Txapelketa ospatuko da 2012ko urriaren 7an eta bigarren urtez jarraian ez didate euskaldun bezala parte hartzen utziko.



     2010. urtea izan zen munduko txapelketan parte hartu nuen aldi bakarra eta horretarako nire euskal izaera errespetatzea izan zen nire baldintza. EUS bezala nire nazioa ordezkatzen utzi ninduten eta denen harridurarako finaletan sartu eta munduko 15.a geratu nintzen telebistan eta interneten azalduaz.

     Nire 2010eko Txapelketa-ren erreportaia.

     Badirudi hau norbaiti ez zizaiola gustatu eta ordutik ez didate Euskal Herria ordezkatzen uzten.

     Honen aurrean nire erabaki pertsonala izan da munduko txapelketan ez parte hartzea, ez baitut gure euskal herriari hainbeste kalte egin dioten gobernu espainiar ez eta frantsesaren koloreak ordezkatu nahi. Espainia eta Frantzian lagun handiak ditudan arren bakoitzari bere izaera errespetatzea eskatzen dut.

     Kirol txapelketetan antolatzaileek erabaki dezakete parte hartzaileek nazioak ordezkatuko dituzten ala estatu/herrialdeak. Euskal Herriak gaur egun oraindik ez du estatu izaerarik baina nazio onartua da. Ea laister ikusten ditugun gure kirolariak beraien koloreak defendatzen...

     Bitartean lagunak diren kayakariei hoberena opa diet munduko txapelketan.


     Ateak itxi zizkidan antolatzaileetako batek esan zidan nire kayak bizitzan hoberena opa zidala. Ba kirolaria eta zoriontsua izateko ez dut lehiatu beharrik, eta munduko txapelketan ezin parte hartu arren zorte ona beti izan dut lagun ni bizirik mantenduz, eta halaxe jarraitzea espero dut. 

     Hurrengo jomuga: Asia.

No comments:

Post a Comment